Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Zopa»

mayo 10

Hitanoa bultzatzeko Seguran jaiotako antzerkia da Zopa. Xirikara taldeko lagunek erretiro espiritual berezi batera gonbidatuko dute publikoa. Segurako Sagastiberri baserrian elkartuko diren zazpi lagunek barruko itzalak argitzea izango dute helburu, edo ez. Edozer gerta bailiteke. Zopajaleen herrian zoparik ez da faltako. Prestatu barre egiteko eta hitanoa bere alde espiritualenetik sentitzeko.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Mirari Martiarena
  • Aktoreak: Luli Telleria, Koldo Alustiza, Maider Hernandez, Arantxi Barandiaran, Olatz Etxeberria, Aiora Juantorena, Ekiñe Izagirre
  • Zuzendaria: Idoia Uranga
  • Diseinu grafikoa: Ruben Barriaga

Local

Landetxe Kultur Aretoa – (Kulturgunea)
Landetxe Plaza
Oiartzun, Gipuzkoa 063 España