Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Munstro baten etxean solasean»

mayo 6

Néstor Basterretxearen (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) jaiotzaren mendeurrena dela-eta 2024ko urtarriletik egin diren ekitaldiei amaiera emateko, Josune Velez de Mendizabalen (Vitoria-Gasteiz, 1977) Munstro baten etxean solasean pieza performatiboaren antzezpena hartuko du Artium Museoak, aktorearen bizipen pertsonal batean oinarrituta.

«Munstro handi bat, eskuekin ideiak eta ametsak (bereak eta unibertsalak) gorpuzteko gai zena. Bizar zuri hori, ahots sakon hori… Etxeko ateak ireki zizkidanetik, ezin izan nion utzi zezelka mintzatzeari. Alferrikakoak izan ziren profesional itxura emateko egin nituen ahalegin guztiak. Elkarrizketa hura paperean argitaratu zenean, egokia, txukuna, zuzena izan zen tonua. Zintan jasotako grabazioa, ordea, beste giro baten lekuko da: isiluneak, nerbioak, amaitu gabeko galderak… Horrela geratu da erregistratuta, betiko dokumentatuta. Gordin, iragazkirik gabe. Eta zu, nola sartuko zinateke munstro baten etxean?».

Lantaldea: Antzezlea: Josune Velez de Mendizabal; Zuzendari artistikoa: Marina Súarez; Kanpo begirada: Itziar Rekalde; Argazkiak: Edorta Sanz; Bideoak: Raúl Bogajo; Eskuorriren diseinua: Urko Marquinez.

40 minutu

 

Maiatzaren 6an, 19:00etan
Euskaraz. A4 aretoa
Sarrera doan, toki mugatua

Local

Artium Museoa, Oteiza Museoa eta Tabakalera
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España