Nabil Unai Egia lekeitiarraren proiektu musikala da. Oraingo honetan talde formatura bueltatu da eta lau musikari parte hartzen dute:
- Unai Egia(Mitosia,Txapelpunk,Ekon,Rat-zinger…), gitarra akustikoa eta ahotsa;
- Kana(Ileon) gitarra elektrikoa;
- Iñaki Alonso (Lekeitioko Udal Musika Banda), baxua eta kontrabaxua
- Haritz Elordieta, Toki (Etsaiak, Parasma) kajoia eta perkusioa.
«Loraila» bere zortzigarren diska aurkeztuko dute zuzeneko honetan. Musikalki Rock akustiko formatua eman dio laukoteak diskoari. Hiru abesti lekeitiarrez daude abestuta eta beste hirurak euskara batuan.