Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Pilar Auzoa Kalean 2025. Aktibitateak.

mayo 29

Pilar auzoko zonako sarea maiatzaren 23an aterako da kalera, bertako eragileek egiten dituzten jardueren berri emateko. Jarduera horiek ez daude publikoari irekita urtean zehar, eta beraz aukera paregabea da auzoarekin partekatzeko.

Maiatzaren 23ko arratsaldean, Nikaragua, Caracas eta Venezuela kaleen artean, animazioa, musika eta hainbat jarduera egongo dira udaberriko arratsalde bat aprobetxatzeko.

Antolakuntzan parte hartu dute: Araba saskibaloi kluba, AD Gure Auzune, Sala esgrima SAARVI, BIZAN El Pilar, Raak Nua Muay Thai, Arabako Xake Federazioa, Kalez Kale programa eta Pilarreko gizarte etxeko zonako taldea.

Aktibitateak

  • Petanka txapelketa: Venezuela kaleko pistetan, 17:00etatik aurreraJoko anitzak: billar holandarra, igela, uztaiak, eta kirol-jarduerak, trebetasun eta doitasunezkoak publiko guztientzat. Caracas kalean 17:00etatik aurrera
  • Esgrima: SAARVI klubaren eskutik erakusketa bat egingo da eta, era berean, ikusleentzat oso ezezaguna den diziplina bat probatzeko aukera izango da. Caracas kalean 17:00etatik aurrera
  • Xakea: aldi bereko partidak, tailerra eta xakearekin lotutako jarduerak Arabako Federazioaren eskutik. Caracas kalean 17:00etatik aurrera
  • Saskibaloia eta eskubaloia: Araba eta Gure Auzune klubek Caracas kaleko kantxak hartuko dituzte euren modalitateen erakustaldia egiteko. Animatzen den edonork parte har dezake. 17:00etatik aurrera
  • Perkusio tailerra: Mugarik Gabeko Musikarien Elkarteak, Tximurka proiektuarekin, perkusio tailerra eskainiko du, 17:00etatik aurrera
  • Muay Thai: Muay Thai-ko Raak Nua kluba kalera irten eta ring inprobisatu bat muntatuko du Nikaragua kaleko zuhaiztian, erakusketa bat egiteko eta interesa duen edonork modalitate hau proba dezan. 17:00etatik aurrera
  • Ludoteka kalean: Gizarte Etxeko ludoteka kalera aterako da txikienentzako tailer, musika eta aurpegi margoketarekin. Nikaragua kalean, 17:00etatik 18:30era
  • Festa amaiera: Ganso & Cia «Welcome and Sorry» obra antzeztuko dute. Umorezko antzerki zoragarria publiko guztientzako.  Nikaragua kalean.

 

Local

Caracas, Venezuela eta Nicaragua kaleak
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España