Breaker fanzinea eta bere heavy jaialdia Antxora itzuliko dira azken aldiz 40. urteurrena ospatzeko.
Erakusketa: «Breaker fanzinearen historia eta oroitzapenak«.
Taldeen argazkiak eta fanzinearen material historikoa jarriko dira ikusgai. Halaber, fanzinearen zenbakiak begiztatu eta muntaketa-prozesua ikusi ahal izango da. Ordutegia: ostegun eta ostiraletan 18:00etatik 21:00etara eta larunbatean 17:00etatik 19:00etara.
Hitzaldia: «40 urte agertokien gainean«.
40 urte zuzenean jotzen daramaten musikari gonbidatuek parte hartuko dute:
Amaieran, Hardwave talde heavy antxotarraren hainbat abesti entzun ahal izango dira.
«BREAKER FEST» egingo da Biteri plazan.
KALEAN (Lasarte), LEIZE (Zestoa), eta ANESTESIA (Zarautz) taldeek joko dute. Sarrera doakoa izango da.