Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ondarea Orain 2025: «Bertsolari eta bertsozaleen komunitatea bertsolaritzaren zaintza eta geroratzean»

mayo 26

GFAko Kultura Ondare Zuzendaritzak antolatutako hitzaldia Ondarea Orain 2025 Jardunaldien testuinguruan:

Bertsolari eta bertsozaleen komunitatea bertsolaritzaren zaintza eta geroratzean
Kultura Ondarearen gaurkotasuna partekatuz 

2024ko ekainean, Bertsolaritza interes kultural immaterialeko ondare izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak EAEn ere, aurretik 2018an Nafarroako Gobernuak eta 2022an Ipar Euskal Herrian Frantziako Gobernuak abiatutako izendapenen bidea borobilduz. Era honetan, bertsolaritzaren lurralde osoko administrazioek egin diote aitortza. Aitortza hori komunitate oso baten lanari esker lortu da, eta horren aitorpena da izendapena. Bertsolari eta bertsozaleen ardura eta auto-antolaketa izan dira, gaur egun bertsolaritzak duen ondare biziberritu izaeraren gako nagusiak. 
Bertsotan bezala, jardunaldien azkeneko puntua izango da onena: gaur egungo bertsogintzan erreferente nagusietako diren bi bertsolariren saioaz gozatuko dugu.

Partaideak: Aritz Zerain Miner (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea), Karlos Aizpurua Etxarte (EHBE).

Bertso saioa: Maialen Lujanbio Zugasti eta Beñat Gaztelumendi Aramendi.

(Hizkuntza: euskara)

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España