2025eko Eztena Jaialdiaren barne.
Herriaren bazter berezienetan barrena egindako ibilaldi bat da, espazio bakoitzean topatzen dugunaren aurrean jakin-mina eta lilura pizteko gonbidapena. Errealitatearen eta fikzioaren arteko gertaera da. Abentura kolektibo bat, esperientzia original, ezberdin, harrigarri eta, batez ere, dibertigarri bat.
Eserlekua erreserbatzeko: jaialdiaeztena@gmail.com