Argazkilaritza Maiatzean 2025 jaialdiaren barruan.
Eserleku gorria argazki dibertimendu bat da, eserleku tolesgarri xumea protagonista bihurtzen duena, hainbat eredu eta egoera aldrebes edo pintoreskoak eskaintzen dituena. Zergatik eserlekua? Eguneroko objektu/altzaria delako, garraiatzeko eta toki eta egoera askotarikoetara eramateko erraza; gainera, atsedena eta relaxa eskaintzen ditu. Zergatik gorria? Gorria delako paleta osoko koloreetatik, indar gehien izateaz aparte, baita beroena ere.