2025eko Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren barne.
The Black Blues Brothers Kenyako bost akrobata ditugu eta, antzoki ospetsuetan eta munduko jaialdi garrantzitsuenetan antzezten dituzte ikuskizunak aspaldidanik. The Blues Brothers mitikoen babes estetiko eta musikalaren pean, artista hauek , rhythm s blues emititzen duen antzinako irrati baten kapritxoak jarraitzen dituzte, giza akrobazia eta piramideen errepertorio aparta lagun dutela.
Zirku herrikoiaren eta komedia musikalaren artean, oreka harrigarriak, gag barregarriak eta ikusleen parte-hartzea bultzatzen duten dantza-erronkak dituen ikuskizuna da.
Ikusi nola eszenako objektu bakoitza akrobazia zirraragarriak egiteko tresna bihurtzen den: aulkiak, mahaiak, esekigailuak, pitxerrak eta ispiluak bizia hartzen dute gure artista talentudunen eskuetan. Jauzi mortalak eta muturreko antzerki fisikoa, kaleko zirku-arteen birtuosismoaren proposamen gisa.
Ikusle guztientzako emanaldia da, eta dagoeneko 500.000 ikus-entzulek ikusi dute 800 emanaldi baino gehiagotan mundu osoan zehar.