Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«ARTE HEZKUNTZA. Baliabide berriak hezkuntza praktika aberasteko»

julio 2 - julio 3

Beharrezkoa da hezkuntza formalaren eta ez-formalaren artean espazio partekatuak egotea. Eskolak, eta Tabakalera bezalako arte garaikideko zentroak konplize izan daitezke lan pedagogiko amankomun batean. Tabakalerako Hezkuntza Sailak gaur egun bere inguruko hezkuntza-testuinguruetan gertatzen ari diren erreferenteak, praktikak eta errealitate pedagogikoak ezagutu behar ditu, eta aldi berean, eskoletako irakaslegoa arte-esparruko estrategia, material eta tresnez balia daitezke beraien praktika pedagogikoa aberasteko.

Horregatik ikastaro honek bi eremuetako profesionalen arteko topaketa eta ikaskuntza testuinguru bat proposatzen du: irakasleek eta artistek (zein arte-hezitzaileek) elkarrekin arte hezkuntzarako baliabide eta esperientzia berriak sortzeko.

Ordutegia

Uztailak 2, asteazkena: 9:00-13:00 eta 14:30-16:30.

Uztailak 3, osteguna: 9:00-13:00.

Helburuak

  • Inguruko praktika artistikoetara gerturatu, gure erreferente artistikoak zabaltzeko.
  • Arte hezkuntzarako estrategia eta baliabide berriak barneratu.
  • Gure hezkuntza-proiektuetarako material berriak ezagutu, esperimentatu eta probatu.

Informazio gehiago

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España