«Ikerlan zientifiko feministak oinarrian jartzean, zientziaren egitekoan dagoen dimentsio material/afektiboarekiko harremanaren garrantzia azpimarratu behar da. Materia ez baita inoiz gai ezarria, gai zeharo irekia baizik. Fisika klasikoarekin alderatuta, Eremuen Teoria Kuantikoak ezartzen duen desberdintasunetako bat da atomoak jada ez direla hutsean leku bat hartzera mugatzen; are gehiago, lekuaren osagarri dira eta etengabeko hartu-emanean daude berarekin. Hortaz, jarduera basatien agertokitzat hartzen hasia da hutsa, ez ordea zerbait hutsaltzat. Ezereza ez da ausentzia, irekitasunaren betetasun amaigabea baizik. Infinituak ez dira idealizazio matematiko hutsak, in/determinazioaren marka adieraziak baizik.
Hitzaldian, Eremuen Teoria Kuantikotik datozen nozio batzuk azpimarratuko ditugu, fisika klasikoarekiko desberdinak direla erakusteko, formalismoan ez ezik, ontologian ere. Horrela bakarrik ebaluatu ahal izango ditugu ikuspegi-aldaketa horren ondorio politikoak.»
Azpitituluak gaztelaniaz.