Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa 2025: egitaraua

mayo 14 - junio 14

Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa 2025 maiatzaren 14tik ekainaren 14ra bitartean izango da.

Antzerki Topaketan parte hartzeko deialdia eta gonbidapena hiriko ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independente guztiei zabaldu zitzaien otsailean. Guztira 19 taldek hartuko dute parte, Donostiarrak gehienak, baina badira kanpokoak ere (Errenteria, Oiartzun, Arrasate, Bilbo…). 2 kategoria bereizi dira adinaren arabera.

  • Junior: 14-18 urte bitarteko parte-hartzaileak: 12 talde.
  • Senior: 18-30 urte bitarteko parte-hartzaileak: 7 talde.

Hizkuntzari dagokionez, 3 modalitatetan banatuko dira lanak:

  • Euskaraz: 12 antzezlan.
  • Gaztelaniaz: 4 antzezlan.
  • Elebitan: 3 antzezlan.

19 antzezlanak 6 agertokitan taularatuko dira. Donostia Kulturaren lankidetzari esker:

  • Antzoki Zaharra
  • Victoria Eugenia Club Aretoa
  • Gazteszena (Egia Kultur Etxea)
  • Intxaurrondo Kultur Etxea
  • Lugaritz Kultur Etxea

Seigarren agertokia, Kontadores Gazte Zentroa izango da, gure hirian gazteen kultur sormenerako eta sustapenerako erreferentzia den tokietako bat.

Antzerki Topaketen epaimahaia 3 aktore gazte hauek osatuko dute aurten:

  • Kimetz Etxabe
  • Irati Muñoz
  • Eider Villalba

Epaimahaikide hauen esku izango da Victoria Eugenia Club Aretoko amaiera-ekitaldian banatuko diren sariak erabakitzea. Kategoria bakoitzean (junior eta senior) sari hauek partituko dira:

  • Obra onenari: Berriro antzezteko aukera + Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.
  • Talde artistiko onenari: Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.
  • Taularatze onenari: Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.

Sari osagarri moduan, irabazle guztiek formakuntza jasoko dute, profesional talde batek eskainia.

Sari horiez gainera, talde guztiek jasoko dute dirulaguntza txiki bat, materiala erosteko, ekipo osagarriak alokatzeko edo bestelako gastuak ordaindu ahal izateko.

Bestalde, antzezlan guztiak bideoz grabatuko ditu profesional batek, eta talde bakoitzari haren antzezlanaren bideoaren kopia bat emango zaio. Talde bakoitzak bere obraren kartela ere izango du, taldearen lana sustatzeko baliagarria izan daitekeena.

Sarrerak 3€ kostatuko dira:

  • Donostia Kulturaren agertokietakoak (Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egia KE). Intxaurrondo KE eta Lugaritz KE) maiatzaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira, bi modu hauetan:
  • Gazteriako webgunean: www.donostiakultura.eus
  • Obra antzezten den tokiko leihatila.
  • Kontadores Gazte Zentroko emanaldietarako sarrerak antzezpen egunean bertan erosi ahal izango dira, bertako leihatilan.

Local

Le Bukowski Musika Kluba
Egia, 18
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España