Leioako 2025eko Umore Auzoka jaialdiaren barne.
Kale-antzerkiko ikuskizun komikoa, adin guztietako ikusleentzat! Artista bat, organotxo bat, swing bat eta… zu! Juanek dantza egiten du (edo, hobeto esanda, horretan saiatzen da!). Kalea du bere agertokia. Organotxo xarmagarri batekin eta bertatik sortutako erritmoekin ezin modu aproposagoan kontatzen digu beraren eta ikusleen arteko harremana.