2025eko Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren barne.
Tor eta Txoborro magoen ikuskizun berria! XX. mende hasierako Freak Show-etan oinarrituta, izaki bitxi eta bereziz betetako saioa dakarkigute oraingoan. Emakume magnetikoa, munduko tiporik zortedunena, berunezko burua duen umea, dena aurreikusten duen pitonisa… eta askoz gehiago! Zu ere freak izango al zara? Zatoz magia eta umorez betetako ikuskizun arraro honetaz gozatzera.