Maiatza 19 – 24
Kulturen arteko astea – Elkarrizketa eta garapena
Maiatzaren 21, Kultur Aniztasunaren Munduko Egunaren harira, kulturen arteko aberastasunaz gozatzeko, partekatzeko eta deskubritzeko mota guztietako ekitaldiak izango dira kultur etxeetan, elkarte anitzen parte-hartzearekin.
Ezagutu eta hausnartu Gipuzkoako ijito herriaren kultur aberastasuna erakusketa interaktibo baten bidez. Gurpil itxurako tresna berritzaile baten bidez, haren historia, tradizioak eta gizarteari egindako ekarpenak aztertuko ditugu.