Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Igartubeiti Baserri Museoak ate irekiak antolatu ditu maiatzaren 18an, igandean.
Sarrera doakoa izango da, eta museoa bisitatzen dutenek XV. mendeko baserriak eta haren interpretazio-zentroak hartzen duten ondare materialean eta ez-materialean murgiltzeko aukera izango dute.