Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Azkoitiko Udaberriko Musikaldia 2025: Suhar Korua: «Santa Kutz: Fedea eta natura»

mayo 31

Azkoitiko 2025eko Udaberriko Musikaldiaren barne.

33. edizioa Suhar koruak itxiko du maiatzaren 31n. “Santa Kutz: Fedea eta Natura” kontzertua eskainiko du taldeak. Esteban Urzelairen zuzendaritzapean, Amaia Zipitriak joko du pianoa. “Euskal Herriko gizon-abesbatzen ondarea jaso eta tradizioa eta modernitatea lotuz, gizonezkoen koruek musika sorkuntzan eta kultur ekoizpenean leku paregabea izango duten etorkizunaren oinarriak eraiki nahi ditu abesbatzak”.

Abesbatzen munduan esperientzia haundia duten Euskal Herri osoko abeslariz osaturiko gizonen korua da Suhar. 2018ko udazkenean sortu zen, gizon-abesbatzentzako errepertorioa maila gorenean lantzeko asmoarekin. Euskal Herriko gizon-abesbatzen ondarea jaso eta tradizioa eta modernitatea lotuz, gizon koruek musika sorkuntzan eta kultur ekoizpenean leku paregabea izango duten etorkizunaren oinarriak eraiki nahi ditu. Esteban Urzelai Eizagirre, Espainiako Abesbatza Nazionaleko zuzendariordea da taldearen sortzaile eta zuzendaria. Zuzendari oñatiarraren esperientzia nazioartean ezaguna da, eta Amaia Zipitria piano-jotzaile eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioko irakaslea bezalako pertsona garrantzitsuak ditu proiektuan

Local

Santa Kutzeko komentua
Azkoitia, Gipuzkoa 017 España