«Xabier Irujo Ametsaga historialari eta irakasleak sortutako zenbait dokumenturen bitartez, erakusketa honek foruen eta autogobernuaren inguruan emandako gatazka sozialetako bat dakarkigu gogora. XIX. mende bukaeran gertatutako protestak nafartar, gipuzkoar, arabar eta bizkaitarrak bildu zituen haien autogobernua erasotzen zuen injustiziaren aurka.
Erakusketa honek gaur egungo Kontzertu Ekonomiko eusko-nafartarraren egoera kokatzen lagunduko digu.«