Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Musika irudiak eraikiz: NØGEN

mayo 15

Informazio orokorra

Betidanik gure kontzertua kanpotik ikusi nahi izan dugu. Aldi berean, familia eta lagunek galdetzen ziguten nola bizi dugun kontzertua barrutik. 2024ko Donostiako Aste Nagusian kontzertua jo genuen Saguesen eta modu oso berezian grabatu genuen: plano-sekuentzia bakarrean. Guretzat betiko oroitzapena den grabazioa zuekin partekatu nahi dugu estrainekoz, Tabakaleran, maiatzaren 15ean.

Nøgen

 

Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko Laborategiak soinu-hizkuntza eta ikusizko hizkuntza gurutzatzean sortzen diren erronkak eta aukerak argitzea du helburu, eta, ildo horretan, bi hizkuntza horiek modu berritzaile eta esanguratsuan integratzeko moduari buruzko gogoeta egitera bultzatzen ditu euskal musika-taldeak. Saio honetan NØGEN taldeak plano-sekuentzia bakar batean grabatutako kontzertua publikoarekin partekatu eta ikusizko unibertsoak egungo musikaren barruan duen esanahiari buruz hausnartuko dute.

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España