2025eko ACT Festival – Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia ekainaren 4tik 7ra bitartean ospatuko da.
2004az geroztik, ACT Jaialdiak nazioarteko artista emergenteak sustatzen ditu, beren proposamen berritzaileekin etorkizuneko eszena definitzen ari direnak.
Arte biziak bizitzeko lau egun, ikuskizun, ikastaro, tailer edo hausnarketa saioetara joanez, jaialdiaren Bilboko eta Barakaldoko eszenatoki desberdinetara.
Aurten, bost gunetan egingo dira saioak: Kafe Antzokian, Barakaldo Antzokian, BBK Aretoan, Campos Eliseos-Kupula Antzokian eta Guggenheim Museoan.