Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Musikaste 2025 – Euskal Musikaren Astea (egitaraua)

mayo 16 - mayo 24

Maiatzaren 16tik 24ra izango da Eresbil Fundazioak – Musikaren Euskal Artxiboak eta Andra Mari abesbatzak antolatzen duten Musikaste Euskal Musikaren Astearen 53. edizioa. Jaialdiak urrats sendoz aurrera jarraitzen du Euskal Herriko sormen eta interpretazio aberastasuna balioan jartzeko.

Aurten jaialdiak 10 musika eta dantza emanaldi eskainiko ditu. Agertoki nagusiak Lekuona Fabrika eta Niessen Kulturgunea izango badira ere, herriko parrokian eta Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan ere kontzertuak egingo dira.

Ostiralean Lekuona Fabrikan Irungo Oiasso Kameratak eskainiko duen kontzertuak emango dio hasiera jaialdiari. Eta toki berean egingo da Musikasteren amaiera, Euskadiko Orkestraren eta Andra Mari abesbatzaren ohiko emanaldiarekin.

Dantza ikuskizuna egongo da edizio honetako bigarren egunean, maiatzaren 17an, larunbatean, Lekuona Fabrikan. Dantzaz konpainiak, Fernando Sáenz de Ugartek zuzenduta, ‘Ubun-Tu’ aurkeztuko du Landarbaso abesbatzaren laguntzarekin.

Egitarauak aldaketak ekarriko ditu igandean, hilak 18an. Izan ere, parrokiako kontzertua aurreratuko da; zehazki, aurtengo ekitaldia 10:00etan izango da. Txistularien hitzordua Niessen Kulturgunean izango da, 11:30ean. Errenteriako Musika Bandaren emanaldia 12:45ean egingo da, Koldo Mitxelena ikastetxearen patioan; eta arratsaldean, berriz ere, herriko ikasleak izango dira protagonista, Landarbaso abesbatzak bultzatutako ekimenari esker. Azken emanaldi hau Lekuona Fabrikan izango da.

Juan Mari Beltran instrumentista eta ikertzaileak kontzertua eskainiko du maiatzaren 22an, Niessen Kulturgunen. Herri Arte Eskolako alboka taldearen eta Hernaniko udal txistularien laguntza izango du.

Abesbatzen egunak, maiatzaren 23an egingo denak, Euskal Herriko gazte abesbatzen lana nabarmendu nahi du.

Kontzertu didaktikoentzako lekua ere egongo da, maiatzaren 21 eta 22an, Errenteriako ikastetxeetako ikasleentzat zuzenduta.

Sarrerak salgai daude jada Eresbil Fundazioaren egoitzan (Alfonso XI, 2, Errenteria), Lekuona Fabrikan (Urantzu kalea, 7, Errenteria) eta eresbil.eus webgunean. Era berean, areto bakoitzeko leihatilan erosi ahal izango dira emanaldiak hasi baino ordubete lehenago.

Kontzertu guztietarako sarreren prezioa zazpi eurokoa izango da, igande goizeko emanaldietarako izan ezik. Horiek doakoak izango dira; hori bai, Txistularien Bandaren kontzerturako gonbidapena behar da.

Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, Abesbatzen Eguna (19:30ean) eta igandeko kontzertuak izan ezik.

EGITARAUA

Maiatzak 16:

Maiatzak 17:

Maiatzak 18:

Maiatzak 21:

Maiatzak 22:

Maiatzak 23:

Maiatzak 24:

Local

Bekosolo Parquea
Etxebarri, Bizkaia 029 España