Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Museoen Nazioarteko Eguna 2025, euskal museoetan

mayo 18

Urtero, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Kontseiluak Museoen Nazioarteko Eguna antolatzen du, museoek gizartean duten eginkizun eraldatzailea nabarmentzen duen mundu mailako ekitaldia. 2025ean, DIMek «Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan» aztertuko du, museoek nola nabigatu dezaketen eta gizarte-, teknologia- eta ingurumen-aldaketa sakonak jasaten dituen mundu batean nola lagun dezaketen azpimarratuz.

Museoak aldaketaren katalizatzaile gisa

Museoak kontserbazio-espazioak baino gehiago dira: parte-hartze aktiboa dute komunitate jasangarri eta inklusiboen eraketan. Aurtengo gaia bat dator Garapen Iraunkorreko hiru Helbururekin (GJH):

  • GJH 8: Museoek tokiko ekonomiak babesten dituzte, enplegu-aukerak sortuz eta komunitateak ahalduntzen dituzten hezkuntza-programak eskainiz.
  • GJH 9: Sormena sustatzean eta aurrerapen teknologikoak hartzean, museoek berrikuntza bultzatzen dute eta irisgarritasuna hobetzen dute.
  • GJH 11: Museoek hiri-garapen iraunkorrari laguntzen diote, eta inklusioa, erresilientzia eta ondarearen zaintza sustatzen duten kultura-zentro gisa jarduten dute.

Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Araban

Arabako Museoen Foru Sareak hainbat jarduera programatu ditu egun hori ospatzeko, eta maiatzaren 15ean hasiko dira eta 21ean amaituko.

  • Maiatzak 15, 19:00etan. Mahai ingurua: «Museos surgidos de la comunidad: retos y perspectivas de futuro”. BIBAT Museoa.

  • Maiatzak 17, 12:30ean. Poetak maiatzean poesia taldearekin topaketa museoan. Genialogias taldearen errezitaldia (emakume poeten elkarte feminista). Talde horrek jendaurrean irakurriko ditu bere lanak, margolan batzuen aurrean. Arte Ederren Museoa.

  • Maiatzak 17, 12:30ean. Musikarta aldi baterako erakusketa eta erakusketa iraunkorra. Arabako Fournier Karta Museoa.

  • Maiatzak 17, 17:00etan. «150 urteko eskrima Araban» erakusketaren aurkezpena Arma Museoa.

  • Maiatzak 17, 17:45ean. Eskrima historikoaren erakustaldia. Arte Ederren Museoko lorategiak (euria egiten badu, jarduera Arma Museoan egingo da).

  • Maiatzak 18, 12:00etan. Lorategiko eskulturen bisita gidatua (euria egiten badu, barruko bilduma bisitatuko da). Arte Ederren Museoa.

  • Maiatzak 21, 18:30ean. Topaketak museoan Musikarta ezagutzeko. Musika ezkutatzen duten karta bitxiak… Arabako Fournier Karta Museoa.

Azkenik, Artium Museoak jarduera-programa bat antolatu du bere ekintza hezitzailearekin lotuta eta publikoak aldaketa eta bilakaera sozial eta kulturaleko prozesuan partaide gisa egiten duen lanarekin lotuta.

Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Bizkaian

Aurten, Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da. Programazio berezia eta doako sarrera izango ditu Bizkaiko museo gehienetan, gaikako tailerrak aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera. Aurtengo leloa «Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste» da.

Abandoibarran, Evaristo Txurruka kaia inguruan, Bilbon, 11:00etatik 19:00etara, ikusentzunezko pieza bat jarriko da, lurraldeko 45 museoetan barrena, bertako aniztasuna eta aberastasuna egun batean ezagutzeko. Gainera, 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerren gune bat prestatuko da, museoekin zerikusia duten sorkuntza- eta hezkuntza-jardueretan parte hartu ahal izateko. Parte hartu nahi dutenek tailerren gunera hurbildu eta izena eman beharko dute, parte hartzea librea da lekua bete arte.

Arkeologia Museoa Bilbon maiatzaren 17an, 12:00etan eta 17:00etan Museoko espazio ezkutuetara bisita gidatua eskainiko du. Museoko ohiko bisitetan ikusten ez diren espazioak erakutsiz, bi bisita gidatu izango dira: Goizeko 12:00etan euskarazko bisita gidatu bat eta arratsaldeko 17:00etan gazteleraz izango da. Maiatzaren 18an «Baleazaleen herriak» famili tailerra ere izango da 11:30ean. Maiatzaren 17an eta 18an sarrera doan izango da.

Bestalde, Bilboko Itsasmuseumek sarrera doakoa izango du eta maiatzaren 18an Urez Ur Fest jaialdia hartuko du, itsas ingurunearen dibulgazioari, kontzientziazioari eta kudeaketari eskainitako jaialdia, publiko guztientzako doako jardueraz betetako programarekin, 11:00etatik 19:00etara. Gainera, itsasoari, bere naturari, faunari, florari eta gogora ekartzen dituen emozioei buruzko argazki erakusketa bat bisitatu ahal izango da. Horren osagarri, maiatzaren 22an, osteguna, 19:00etan, Javier González de Durana Isusik hitzaldi bat emango du Zorrotza inguruko pintura inpresionistari eta paisaia industrialari buruz.

Bilbao Museoak hainbat jarduera batzen dituen jardunaldi kultural bat eskainiko du maiatzaren 18an. 11:30ean, arteari eta literaturari buruzko bisita gidatua egingo da, Del Greco a Zuloaga erakusketaren inguruan. 12:00etan Max Ernst. Paris, 1922-1928 erakusketa bisitatu ahal izango da. Ondoren, 13:00etan, Josetxu Obregón musikariak biolontxelo bakar bat eskainiko du museoko Icaza hallean. Arratsaldean, 17:30ean, arteari eta literaturari buruzko bisita errepikatuko da, oraingoan Fondo berriak. Gainera, 18:00etan, Del Greco a Zuloaga erakusketa ezagutzeko beste aukera bat egongo da, bisita gidatu baten bidez. Bisitetarako aldez aurretik izena eman behar da leihatilan, hasi baino 30 minutu lehenago gutxienez.

Guggenheim Bilbao Museoak sarrera doan eskainiko du maiatzaren 18an, baina horiek online bakarrik hartu ahal izango dira maiatzaren 13tik aurrera.

Bilboko Berreginen Museoak sarrera librea izango du maiatzaren 18an eta maiatzaren 14an «Suwar al-Rum. Islam. Eskultura klasikoa» erakusketa inauguratuko da. Maiatzaren 15ean, Jorge Elices Ocón ikertzaileak hitzaldi bat emango du aldi baterako erakusketa honen inguruan.

Bilboko Eleiz Museoko sarrera doan izango da maiatzaren 17an eta 18an, eta opari bat eskainiko zaio Museora hurbiltzen den publikoari. Bilboko Aste Santuko Pasoen Museoak doako sarrera izango du. Eta Bilboko Zezen Museoak doan irekiko ditu ateak maiatzaren 18an, 10:00etatik 14:00etara. Gainera, bisita gidatuak eskainiko ditu zezen-plazako instalazioetara eta aretoko zezenketa erakustaldia Vista Alegre plazan.

Maiatzaren 18an Athletic Club Museoa, Encartada Fabrika-Museoa (Balmaseda) eta Bilboko Euskararen Etxea doan bisitatu ahal izango dira.

Bilboko Euskal Abertzaletasunaren Museoak, maiatzaren 19tik 23ra, doako bisitak eskainiko ditu erakusketa iraunkor eta aldi baterakora, audiogidekin. Gainera, museora doazen pertsonei opari txiki bat emango diete.

Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoan Itsu koplak ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Josune Aramendi bertsolariak eta Unai Iturriaga bertsolariak Ziortza-Bolibarren argazki sorta batean inspiratutako bat-bateko istorio bati forma emango diote. Proposamenak ikusizko sormena eta ahozkotasun tradizionala uztartuko ditu. Publikoa parte hartzera gonbidatuko da bertso-paperak abestuz — bertso idatziak —, horrela partaidetza kolektiboa sustatuz.

Orozkoko Museoan sarrera doan eta bisita gidatua izango dira, eta Gernikako Bakearen Museoan ate irekien jardunaldia izango da.

Bizkaia Zubitik % 20ko deskontua egingo dute pasabideko sarrera guztietan maiatzaren 18an, eta doan izango da zubiaren historia jasotzen duen audiogida.

Arrantzaleen Museoan, Bermeon, maiatzaren 15ean 18:00etan hasiko da ospakizuna, Juan Antonio Apraizen «Gure arrantzaleen arrantza; ikusi-ikutu-erabili» erakustaldiarekin. Ekimen honen bidez, gure kostaldean erabiltzen diren arrantza-aparailuak ikusi, ukitu eta erabiltzeko aukera izango dute bisitariek. 

Txakolin Museoa-Txakolinguneak (Bakio) «Nazioarteko Ardoak» antolatuko du maiatzaren 18an, Bizkaiko txakolinaren eta nazioarteko ardo zurien dastaketa komentatua, herrialde bakoitzeko produktu tipikoekin. Dastatzea 12:00etan hasiko da, prezioa 15 €-koa da eta plazak mugatuak direnez, aldez aurretik erreserba egin behar da.

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak (Gallarta) sarrera librea izango du eta bisita gidatuak % 50eko deskontuarekin izango dira.

Mañarian Hontza Museoak maiatzaren 18an sarrera doan eskaintzeaz gain, hitzaldi bat antolatuko du maiatzaren 15ean Durangoko Kurutse Santo Museoan 19:00etan. Gai hauek jorratuko dira: «Neandertalak Euskal Herrian» eta «Durangaldea, hartz-lurraldea«.

Dolomiten Aintzinako Fabrikaren Museoak (Karrantza) maiatzaren 17an «Dolomitas y su gente, recuerdos de una fábrica en el tiempo» izenburupean Dolomitas eta Ambasaguas auzora bisita antolatuko du.

Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoak (Leioa) doako bisita gidatua eskainiko du maiatzaren 19an, astelehena, 11:00etan, «Medikuntzak aurrera egiten du teknologiaren garapenarekin» izenburupean, eta medikuntzan diagnostikoa eta tratamendua hobetu duten tekniken bilakaera aztertuko da.

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak sarrera librea izango du eta Kortezubin Santimamiñe dohainik bisitatu ahal izango da.

Rialia Industria Museoan (Portugalete) ere sarrera doakoa izango da, eta haurrei «Zatoz, jolastu eta deskubritu» pista-jokoan parte hartzeko gonbitea egingo zaie.

Enkarterrietako Museoak (Sopuerta) «Abellaneda – bezi-Abellaneda» ibilbide zirkularraren 3. edizioa antolatu du, eta Encartada Fabrika-Museoa (Balmaseda) doan bisitatu ahal izango da

Balmasedako Pasioaren Museoak bisita gidatua egingo du maiatzaren 18an «Ezagutu gure Aste Santua barrutik» izenburupean. Antzinako tradizio honen sekretuak ezagutzeko aukera paregabea izango da.

Durangoko Arte eta Historia Museoak 3 urte arteko haurrentzako «Zapaburu» proiektu multisentsoriala eskainiko du maiatzaren 16, 17 eta 18an. Instalazio hau artea bizitzeko eta esperimentatzeko, ukitzeko, usaintzeko, bertan murgiltzeko edo ibiltzeko apustu gisa sortu zen. Doako jarduera.

Santurtziko arrantzaleen kofradiaren barruan dagoen Santurtzi Itsasoa Museoak begirada paregabea eskaintzen dio herriak bere historian itsasoarekin izan duen harreman estuari. Maiatzaren 18an, museoak doako ate irekien jardunaldia egingo du 10:00etatik 15:00etara. Gainera, 12:30ean, itsas istorioak biziaraziko dituen bisita antzeztuaz gozatu ahal izango da 2 euroren truke.

Agurtza Itsasontziak esperientzia bat eskainiko du Santurtzin, zurezko benetako arrantza-ontzi baten bizitza nolakoa zen ezagutzeko. Maiatzaren 18an, 11:00etan eta 12:30ean, doako bisita gidatuen bidez, bisitariek Agurtzako espazioak xehetasunez arakatu ahal izango dituzte.

Maiatzaren 18an, 11:00etatik 13:30era, Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoak Kapitainaren mezua antolatu du, familientzako doako ginkana. Museoa doan ikusteko aukera ere izango da.

Loiuko Andrés de Urdaneta Natura Historiaren Museoabisita gidatua eskainiko du maiatzaren 17an, 10:00etan. Sarrera doakoa izango da aforoa bete arte. Bertan, ibilbide bat egingo da museoan bertan, piezarik enblematikoenak eta esanguratsuenak ikusiz. Aldi baterako 25. erakusketa bisitatuko da, aurreko aldi baterako erakusketa guztiak bisitatuz. Bertan, dinosauroen atzapar eta azazkalen meteoritoak eta erreplikak ikusi ahal izango dira, baita aizkora solutratarrekin eta neolitikoekin egindako industria litikoa ere.

Muñatones Gazteluak, Muskizen maiatzaren 18an ateak zabalduko ditu, Erdi Aroko defentsa-arkitekturan eta garaiko botere-azpijokoetan barrena, 10:30ean eta 12:30ean, egun horretan doakoak izango diren bi emanaldi gidaturen bidez. Plazak mugatuak dira, aldez aurretik izena ematea gomendatzen da.

Muskizen ere Pobaleko Burdinolak «El arte del encuentro: madera, hierro y fuego» hitzaldia eta erakusketa eskainiko ditu maiatzaren 17an Jose Pablo Arriagak. Artistak zuzenean lan egingo du eta bere obraz hitz egingo du «Veletas en Bizkaia» aldi baterako erakusketan. Jarduera hau doakoa izango da, baita maiatzaren 18an, errota-burdinolara egingo diren bisita gidatuak. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea.

Orduña Hiria Museoak ate irekien jardunaldi bat izango du bisita gidatuekin eta Museoaren 6. urteurrena ospatzeko ekitaldiak egingo dira. Maiatzaren 15ean, erakusketa berria inauguratuko da, «Etxekoak«, eta, ondoren, Xabier Egiluz Isusi omenduko da. Maiatzaren 18an bertan, bisita gidatuak egingo dituzte 11:30ean eta 12:30ean.

Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Gipuzkoan

Gipuzkoako museoek ere egitarau bereziak antolatu dituzte Museoen Nazioarteko Egunaren harira. Ohikoa den bezala, maiatzaren 18an, museo gehienetan sarrera doan izango da. Euskal Itsas Museoak, ateak doan irekiko ditu asteburu osoan, eta maiatzaren 17an, larunbatean, bisita gidatuak eskainiko ditu Mare Clausum erakusketara eta portuan argazki-tailer familiar batera.

Zumalakarregi Museoak, egun berean, 16:30etik 18:30era, Iruditik zinematografiara izeneko familia-tailerra egingo da. Bertan, parte-hartzaileek XIX. mendeko asmakizunak ezagutuko dituzte eta beren ilusio optikoak sortuko dituzte.

Igartubeiti Museoa Baserriaren kasuan, cookie-ak arto-irinarekin egiteko tailerra eskainiko du larunbatean, hilak 17, eta ateak dohainik irekiko ditu igandean, hilak 18, artoak baserriaren historian izan duen paper eraldatzailea nabarmenduz.

San Telmo Museoak sarrera doan eskainiko du maiatzaren 17an eta 18an, baita hainbat jarduera ere, hala nola tailerrak edo musika emanaldiak.

Ekainberri Koban bisita bereziak antolatu dituzte maiatzaren 18rako, eta Ur Mara Museoan egun horretarako egun berezia prestatu dute: «Paisaia» erakusketa bisitatu ahal izango da, Maider Biguriren zuzeneko kontzertuarekin.

Bergarako Laboratoriumen, maiatzaren 18an «Historium» ospatuko da, historiako karta-joko lehiaketa bat, kronologikoki kokatzea helburu duena. Hitzordua 11:00etan izango da eta jokoaren egilea, Manex San Sebastian, bertan izango da arauak azaltzeko eta erronkari hasiera emateko.
 
Balanciaga Museoak ateak irekiko ditu maiatzaren 18an. Egungo erakusketara doan sartzeko aukera emango du museoak 10:30etik 18:30era.
 
Eibarren, Armagintzaren Museoa doan bisitatu ahal izango da maiatzaren 18an, eta Zarautzen dagoen Photomuseum Argazki & Zinema Museoa doan bisitatzeaz gain, maiatzaren 17an doako bisita giduak antolatuko dituzte.
 
Museum Cemento Rezolaren kasuan, sarrera doakoa izango da maiatzaren 17an
 
TOPIC. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroan, maiatzaren 17 eta 18rako hainbat jarduera antolatu dituzte, esate baterako, familientzako tailerrak edo bisita gidatu antzeztuak.
 
Oaisso Erromatar Museoa bisitatzeko aukera izateaz gain, museoan programa berezia antolatuko dute maiatzaren 16tik 18ra bitartean, hala nola, errealitate birtualeko betaurrekoen bidez termetan murgiltzeko bisita bat. Jarduera batzuetan tarifa ordaindu beharko da.
 
Azkenik, Chillida Lekuk familientzako bisita gidatuak antolatuko ditu doan. Bisita horiek, euskaraz eta gazteleraz, esperientzia ludiko eta dibertigarria eskainiko dute museoko hezkuntza taldeak gidatuta. Bisitan zehar, haurrek, heldu batek lagunduta, eskulturak ukitu eta Chillidak sortutako espazioak esploratu ahal izango dituzte, bere formen unibertso amaigabea deskubrituz.

Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Nafarroan

Nafarroan ere Museoen Nazioarteko Egunaren inguruko ospakizunak egingo diraNafarroako Museoek beren erakusketetara doan sartzeko aukera emango dute, eta Kulturak Museoen Nazioarteko Kontseiluarekin adostutako lelo bat hartuko dute: «Nafarroako Museoak, Hezkuntza eta Ikerketarako Guneak«. 

Nafarroako Museoak maiatzaren 18an bertan hasiko den programa bat proposatzen du.

Museoen Nazioarteko Egunari dagokion programazio berezi gisa, Nafarroako Museoak hainbat ekintza eta jarduera antolatuko ditu maiatzaren 17 eta 18an. Sarrera doakoa izango da eta bisita gidatuak egiteko aukera izango da, aurretik izena emanda.

Bestalde, Karlismoaren Museoak ordutegi berezia izango du maiatzaren 18an. Denbora horretan, erakusketa iraunkorra bisitatu ahal izango da, doako bisita gidatua eginez.

«Julio Caro Baroja» Nafarroako Etnologia Museoak ateak irekitzen dizkie herritarrei, beren biltegietara sartzeko eta bilduma publiko hori ezagutzeko aukera gisa, erakusketa iraunkorrik gabe, eta, horretarako, bi bisita antolatuko ditu maiatzaren 17an eta 18an, Iñaki Rifaterra de Navarken eskutik.

Tudelako Museoak egitarau berezia prestatuko du maiatzaren 17 eta 18rako. Larunbatean, dohako bizita gidatua antolatuko da, eta igandea, ate irekiak eta tailer bat antolatuko da.

Local

EAEko hainbat museotan
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España