Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Hitzaurrea»

junio 23

«Inoiz pentsatu al duzu nolakoa izango den etorkizuna? Are etorkizunik izango ote den? Guk ere bai. Baina, zuk bezala, guk ere ez daukagu erantzun argirik.

Horregatik, soinu-esperientzia digital hau ez da etorkizunari buruzkoa. Edo, beharbada, bai. Gaurko urratsek sortuko dituztelako biharko bide berriak.

Egunero erabiltzen duzun mugikorra eta aurikularrak baino ez dituzu behar. Eta denbora, zure herritik paseatzeko. Esperientzia hau, funtsean, oinez gertatzen den jolas bat delako. Zure erabakien mende dagoen banakako ibilaldi bat.

Ongi etorri orainaldira. Ongi etorri etorkizunaren hitzaurrera.»

Piszifaktoria ideien laborategiak eta Fikzio Fabrikak ibilbide erreal bat proposatzen digute kaleetan barna. Alondegiko Atriotik abiatuko gara eta norbera telefono mugikorra eta aurikularrak erabiliz, istorio baten barnean murgiduko da. Gure erabakien arabera, alde batetik edo bestera joango den istorioa.

 

Local

Komentukalea Kalea, 10, 48200 Durango, Bizkaia
Durango, Bizkaia 027 España