2000ko udan, Jesús María Cormán artista plastiko eta poetak literaturako pertsonaia bati bizia eman zion. Pertsonaia horren lanbidea margolaritza da, eta bere izena Jesús Mansé da.
Cormánen lanak abstrakzioaren hizkuntzetan mugitzen diren arren, Jesús Mansék, bere 25 urteko existentzian, paisajismo errealista landu du, eta bere begirada malenkoniatsuak kasu batzuetan, erromantizismo garaiko margolarien lana gogorarazten du.
Jesús Manséren erakusketa hau, Cormánen beraren bertso batekin izendatua – “Denbora hegan doa baina, batzuetan, pausatu egiten da” -, bere lanaren erakusketa zabala aurkezten du. Bereziki 2022tik gaur egunera arteko lanetan oinarritzen da, non denboraren iragankortasuna eta haren igarotzeak ezagutzetan eta gure izatean uzten dituen aztarnak txiki-txikiak diren piezetan hausnartzen duen.
Ekainaren 27an 19:00etan, erakusketaren irekiera egingo da. Zuzeneko musika izango da.