Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Dantza Sarean 2025

mayo 22 - junio 6

Udaberria dantzaren sinonimoa da Antzokien Udal Sarean eta maiatzean Dantza Sarea Felix Petite Antzokira itzuliko da. Hiru hitzordurekin egingo du: ‘Née’ maiatzaren 22an, ‘Lana’ maiatzaren 29an eta ‘Notwithstanding’ ekainaren 6an.

Edizio honetan, gainera, lehen bi ikuskizunak osatzeko, bi jarduera egingo dira Zubiak bitartekaritza-proiektuaren barruan: aldez aurreko topaketa ireki eta doakoa, dantza garaikidea eta konpainiaren lana ikus-entzuleei hurbiltzeko, eta solasaldi bat talde artistikoarekin, emanaldien amaieran. Tailerretarako izen-emateak helbide elektroniko honen bidez egin daitezke: proyectolarrua@gmail.com

  • ‘Née’, Maiatzaren 22an, 19:30ean.

‘Née’ Cielo RasO konpainiaren dantza garaikideko pieza da. Igor Calonge dantzariaren bakarkako lana da, sormen eszenikoan katalizatutako gertaeretan oinarritua. Honela definitzen du bere burua: “lanak “gizatasuna errotzen du, bakardadea laztantzen du, galera estratifikatzen du, desilusioari laguntzen dio, desengainua emantzipatzen du, absentzia indartzen du, maitasuna lortzeko borrokatzen da, hurbilekoa birtualizatzen du, magiari eusten dio, deabruak izutzen ditu, bizigabea humanizatzen du, ilunetik itzultzen da, irudimenera salto egiten du, beldurrak bereizten eta ordenatzen ditu, airea zeharkatzen du, ahalegintu egiten da. Dotoreziaz, zaratatik urrun bidaia eraikitzen du. Lehen pertsonan kontatua, meditatua eta eraldatzailea”.

CiaCielorasO-Dossier-Nee (1)

  • ‘Lana’, Maiatzaren 29an, 19:30ean.

‘Lana’ Jaiotz Osak eta Xabier Mujikak (OSA+MUJIKA) osatutako bikote sortzailearen bosgarren pieza da, eta lanaz eta horrek gorputzari eta buruari eragiten dien moduaz hausnartzen du. “Lana arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Arrakasta sentsazioa, garrantzitsua sentitzea eta ezinbestekoa sentitzea liluragarria da; baina hainbesteko arrakasta baduzu bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordu baino gehiago lanean? Aurrerago gure bizitza pertsonalerako denbora izango dugula pentsatzen bizi gara, ia dena sakrifikatzen dugu gure helburu profesionalengatik, etorkizunean aprobetxatzea pentsatzen dugun diruaren truke. Bitartean, gure osasun fisikoa eta emozionala desagertu egiten dira”, adierazi dute.

LANA OSA+MUJIKA ES (1)

  • ‘Notwithstanding’, ekainaren 6aa, 19:30ean.

‘Notwithstanding’ Araiako Ajuria eta Urigoitia lantegiaren, Euskadiko lehen altzairutegi modernoetako baten, hondakinak behatzetik sortu zen. Lanak “iraunkortasunaren nozioan jartzen du arreta, isiltasun bikaina proiektatzen duen leku bat berrasmatuz. Gorputzaren eta arimaren arteko oreka hauskorraren ikuspegia eskaintzen du, eta ikus-entzuleak irudimenezko  eta poesiako egoera desberdinen interpretazio propioa egitera gonbidatzen ditu.

Samuel Becketenen Worstward Ho testuaren jatorrizko bertsioaren (ingelesa) irakurketak laguntzen du obra, eta koreografiak testuaren erritmoarekin eta musikaltasunarekin interakzioan jarduten du, ñabarduraz betetako dantza konplexuari forma emanez. Ikus-entzunezko lanak zabaltasuna eta sakontasuna ematen dio espazio eszenikoari, ageriko mugetatik harago eramanez. Inguruneak desitxuratzen ditu Ajuriako lantegiak ematen duen intimitatean murgiltzeko”.

Pieza Blanca Arrietaren sorkuntza-lana da, eta Laura Cobo eta Robert Jackson dantzariak, Gabriel Ocinaren ahotsak osatzen dute.

NOTWITHSTANDING_Dossier2025 (1)

Dantza Sarea Zikloa

Ziklo hau 2018an sortu zen Antzokien Udal Sarearen helburu estrategikoetako bati erantzuteko: tokiko koreografia-sorkuntza garaikidea babestea. Arabak eta Euskadik, oro har, sortzaile garaikideen harrobi aparta dute, eta ziklo honekin haien lanak ezagutarazi nahi ditugu, eta ikus-entzuleak diziplina hori ezagutzera gonbidatu.

Programa honek Sarearen (Euskal Antzoki Sarea), Eusko Jaurlaritzaren eta INAEMen laguntza du, Danza a Escena programaren bidez.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España