Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Bilboko Arte Ederren Museoan

mayo 18

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. «Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste» lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Museoen Nazioarteko Egunak museoaren komunitate hedatuarekin, alegia, bere Lagunekin eta ohiko bisitariekin dugun konpromisoa aitortzen du aurten. Horiek guztiak erakundearen bizitza aktiboaren parte dira, era askotara eta modu konplizean parte hartuz.

Arte Ederren Bilboko Museoan, aurtengo programazioa pentsatuta dago museoaren bildumaren eta erakusketen inguruko beste ikuspegi batzuk eskaintzeko, eta museoaz gozatzeko, elkargune sozial eta kultural gisa, hallean egingo den kontzertu baten bidez. Igande honetan, gainera, museoa 20:00ak arte irekita egongo da.

Hori guztia, 1977tik museoek beren gain hartzen duten nazioarteko efemeride hau ospatzeko.

Programa

  • 11:30 -12:15etan – Arte eta literatura bisitak erakusketa honen inguruan: Grekotik Zuloagara
  • 12:00 -13:00etan – Bisita erakusketa honetara: Max Ernst. Paris, 1922-1928
  • 13:00 – 14:00etan – Josetxu Obregonen kontzertua Biolontxelo-soloa museoko Icaza hallean
  • 17:30 – 18:15etan – Arte eta literatura bisitak gai honen inguruan: Funts berriak
  • 18:00 – 19:00etan – Bisita erakusketa honetara: Grekotik Zuloagara

Bisitak: bisita baino 30 minutu lehenago eman behar da izena museoko txartel-leihatilan

Kontzertua: ez da izena eman behar

 

Local

Bilboko Arte Eder Museoa
Museo Plaza, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España