Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Errenterian 11 Kolore 2025

mayo 21 - mayo 25

Maiatzaren 21a Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna da eta, urtero bezala, hori aldarrikatzeko jaialdia antolatu du Udalak, eta jarduera ugariz osaturiko programazioa antolatu du herritar guztiontzat maiatzaren 21etik 25era.

Helburua herriko kultura aniztasuna ospatzea da, duen balio positiboa aitortuz eta kultura trukerako eta elkar ezagutzarako espazioak ahalbidetuz.

Horren adibide garbia da ‘Familia Lagunekin su artean’ jarduera, Elkarrekin koop. txikiak antolatua: Famila Lagunak programako parte-hartzaileekin batera, hainbat kultura ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, hainbat jatorritako platerak prestatzen ikasiz, eta gero platerok dastatuz. Jarduera horrek emango dio hasiera jaialdiari 21ean bertan, Gau Txori elkarte gastronomikoan, 17:30ean (20:00ak arte). Gainera, txikienek, bitartean, hezitzaile baten ardurapean jolasean ibiltzeko aukera izango dute. Edukiera mugatua izango da, eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea errenteria.ongietorrieskolara@gmail.com helbidera idatzita edo 688 764 092 telefono zenbakira deituta.

Ostiralean, 23an, Burubeltz konpartsa izango da Niarawa batukadarekin batera herriko kaleak kolorez eta perkusio hotsez betetzen. Herriko plazatik irtengo da 17:30ean, eta Erdigunea eta Iztieta zeharkatuko ditu, Zumardian amaitu arte. Herriko ikastetxe guztiek parte hartu dute konpartsako pertsonaien karetak margotuz kalejirara eramateko, beraz, bertaratzeko gonbita egiten zaie herritar guztiei. Kareten ereduak hemen klik eginez ahalko dira eskuratu.

Eta egitarauarekikoak amaitzeko, aurten ere egongo da aukera halako arrakasta izaten duen ‘11 Zapore’ ekimenaz gozatzeko, jatorri eta kultura ezberdinetako pintxo eta platerak eskainiko baitituzte herriko 20 taberna eta jatetxetan, maiatzaren 23tik 25era (eskaintza guztien inguruko informazioa egitarauan dago).

Programa guztiaren xehetasunak webgunean edo herrian zehar (Udaletxean, Lekuona Fabrikan…) egongo diren liburuxketan aurki daiteke. Era berean, liburuxka hemen deskarga daiteke PDF formatuan.

Aurtengoan ere, asko izan dira kulturartekotasunaren aldeko apustua egin dutenak, herria aniztasunez betetzen lagunduz eta jaialdia ahalbidetuz. Horregatik, aurtengo edizioan parte hartu duten eragileei eskerrak eman nahi dizkio Udalak: herriko 6 ikastetxeei (Koldo Mitxelena, Bizarain Ikastola, Cristobal Gamon, Orereta Ikastola, Egiluze, eta Telleri-Alde Ikastetxea); Elkarrekin koop. txikiari, Familia Lagunak programaren parte diren kideei eta Gau Txori elkarte gastronomikoari; Burubeltz konpartsari, Niarawa batukadari eta Mikelazulo kultur elkarteari; Udal Bibliotekari; Ostariri eta herriko taberna eta jatetxeei (La Soci Beraun, Bar Iztieta, Iratxo, Bixigarri, Bite, Aker Kafe, La Bodeguita del Aker, Landare Herriko Taberna, Bar Manuel, Muga Taberna, Kantina, Txiki Tako, Irrintzi Berri, Ondartxo Taberna, Arkaitza, Kerala Bar, Cyne Reyna, Gamon 14, Balea eta El Palante Gastro Bar).

Bukatzeko, herritarrak kultura aniztasunaren eta elkarbizitzaren inguruan gogoeta egitera animatu nahi ditu Udalak, eh11kolorek sortu duen bideoaren bitartez:

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Kultura Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza departamentuarekin: 943 44 95 96 / 662 944 626

Local

Larratxo plaza (Altza)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España