Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

EUSKARALDIA 2025: Idoia Tapia: «Alter Nation»

mayo 22

Zer da barnean identitate bat baino gehiago gordetzen dituen gorputza? Aktorea akaso?

Ez, inongo Konstantin, Jaques edo Williamen liburukirik gabe hori ere egiten dakien jendea esistitzen da.

Identitate desberdinez osaturiko sistema oso bat gorputz bakarraren barnean.

Zelako fantasia, ezta?

Konpainia: Idoia Tapia Martinez
Iraupena: 30’
Hizkuntza: Euskera
Mota: konferentzia performatiboa
Jatorria: Euskal Herria
Taldea: Idoia Tapia Martinez (egilea, zuzendaritza eta interpretea); Matxalen de Pedro Larrea (zuzendaritza); Max Sánchez Mancebo (argiaren diseñua)

Idoia Tapia Martinez: Arte Dramatiko ikasketak TAE Donostin eta Dantzertin egin ditu. Ikasten zuen bitartean hainbat sorkuntza eszenikotan parte hartu du, bakarrik zein taldean: Komunetik (Hatzamarka Kolektiboa eta Bapateko orkestrarekin elkarlanean), Darigu (Irati Velezekin elkarlanean, Sastakai Antzerki Taldea izenpean), Ludus (mikroantzerki formatuko sorkuntza propioa), Gomuta (objektu-antzerki talde sorkuntza, Dantzertik babestua). Musikan ere ibilia da, abeslari moduan, batez ere Skabidean taldearekin (2019-2023).

Egun, aktore-lan desberdinak (antzerkian zein zineman), formakuntza (emanez eta jasoz) eta sorkuntza propioa uztartzen saiatzen da, Alter Nation proiektuan buru-belarri dabilelarik. Bere ibilbide motzean zehar honako espazioetatik pasa da: Eztena Jaialdia, Nafarroako Arte Gaztearen Topaketak, Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Dinamoa Sormen Gunea…

Local

Barakaldo Antzokia – (Antzokia)
Juan Sebastian Elkano, 4
Barakaldo, Bizkaia 013 España