Cargando Eventos

« Todos los Eventos

San Fermin 2025: OBK + LADILLA RUSA

julio 10

2025eko San Fermin jaiaetako egitarauaren barruan.

OBK

Uztailaren 10eko gauean, OBKk irekiko du, gaztelaniazko synth poparen erakusle. Joan den mendeko 90eko hamarkadaren hasieran abiatu zen, eta estatu mailan arrakasta izan du, besteak beste, «Historias de amor» eta «El cielo no entiende» abestiekin. Taldea Jordi Sanchezek eta Miguel Angel Arjonak osatzen dute jatorriz, baina 2012tik aurrera proiektuak Jordi Sanchezekin bakarrik jarraitzen du. 2025era arte 12 album eta 4 bilduma argitaratu dituzte, hamarnaka sinpleez gain.

LADILLA RUSA

OBKren ondoren, Ladilla Rusoren txanda izango da, elektro pop soinuarekin eta letra sarkastiko eta ganberroekin. Bikote katalan honek publiko zabala erakartzea lortu du elektronika, pop edo rumba uztartuz, «Macaulay Culkin», «KITT y los coches del pasado» edo «A un metro y medio de ti» bezalako abestiak eginez.

Local

Gaztelu Plaza
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España