Cargando Eventos

« Todos los Eventos

KaldeArte 2025: «Claudette»

junio 12

Omenaldia zahartzaroari, gure amonei, beste inorentzako lanean jartzeko beren ametsak baztertu behar izan zituzten haiei.

Malabarrak, txotxongiloen manipulazioa eta gorputza bera, adierazpide.

2024ko Umore Azoka saria, ikuskizun onenari, eta Valladolideko 2024ko TAC jaialdian, interpretazio onen.

Ikuskizunak 90 urte betetzear dituen emakume zahar baten istorioa kon-tatzen du. Iloba jostalari baten istorioa da, eta amama samur, ameslari eta kaskagorri baten istorioa. Bakarrik eta eserita egoteaz nekatuta, egunez egun zopa jateaz nazkatuta, berriro bizirik sentitu nahi du. Izan ere… 90 urte ez dira egunero ospatzen!! Claudette omenaldia da zahartzaroari, gure amonei, jakinduriaz eta esperientziaz beteriko zimur horiei. Omenaldia emakume belaunaldi oso bati, besteen alde dena eman ondoren, bakarrik aurkitzen baitira. Belaunaldiartekotasunaz ere hitz egiten du.

  • Hizkuntza: testurik gabe

 

Local

Zuberoa Plaza (Iparralde GE)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España