Dazz Jazz elkarteak antolatuta, datorren maiatzaren 21ean Iván ‘Melón’ Lewis & Ariel Brínguez bikoteak kontzertua eskainiko du Vital Fundazioa Kulturunean, arratsaldeko 20:00etan.
Melón bere belaunaldiko pianojole kubatar eraginkorrenetakoa da eta ‘Voyager’ diskoarekin Latin Grammy saria irabazi zuen 2021ean. Mundu mailako areto eta jazz jaialdi garrantzitsuenetan aritzen da Ariel Brínguez saxofonistarekin batera. Bertutetsu eta konposizio unibertso hunkigarri, fresko eta sofistikatuaren jabe, Arielek berezko gaitasuna du bandarekin zein publikoarekin komunikatzeko. Beraien proiektua aurkeztuko digute Vital Fundazioaren oholtzan, Alma en Cuba, beraien sorterriko folkloreari eta jazzari omenaldi bat dena, sentsibilitate ariketa baten bidez.