Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gure auzoko erretratoak paseoa

mayo 28

  • 19:00 – 20:30
  • Irteera ALDABE gizarte etxetik
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

Ezagutu Errota auzoaren historia kaleak zeharkatuz. Santo Domingo komentu zaharretik gaur egungo Aldabe gizarte etxera aldaketa ugari izan dira auzoan. Auzoan zeharreko ibilbide baten bidez eta argazki zaharren laguntzaz, azken mendean inguruaren, bertako jendearen, saltokien eta eraikinen eraldaketa ikusi ahal izango dugu, gaur egun den bezala eratu arte.

Alberto Garciak gidatuko gaitu Errota auzoko oroitzapenen ibilaldi honetan.

ZATOZ, ELKARBIZI ETA MARGOTU!!

Aldabe gizarte etxeko zonako taldeak antolatu eta Errotako Jaien programazioan sartuta dagoen jarduera, hainbat gizarte-eragilerekin eta auzoko pertsonekin lankidetzan.

sagulogoa

Errota Jaiak 2025 egitaraua archivo pdf

Sarbide mota

Sarrera doan

Paseoaren irteera Aldabe gizarte etxearen sarreratik egingo da eta auzoko hainbat espazio zeharkatuko dira.

Oinetako erosoak ekarri.

Informazio gehiago

Aldabe gizarte etxeak Errotako Jaiak 2025 programaren barruan antolatutako hurrengo jarduera Zuhaitzen mitologiaren inguruko paseoa

Local

Irteera ALDABE gizarte etxetik
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España