Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Hernaniko Txalaparta Festa 2025

mayo 23 - mayo 24

Hernaniko 38. Txalaparta Festa ospatuko da maiatzaren 23an eta 24an, Hernaniko Musika Eskolako txalapartariek antolatuta.

Ostiralean kontzertua izango da Biteri kultur Etxean eta larunbatean, hilak 24, Iparragirre sagardotegia bihurtuko da festaren erdigunea.

Emanaldiak, dohainik

Ostiralean, areto barruan, Artze izenburua duen emanaldia eskainiko dute Hutsun eta JEL Triok (19:30ean, dohainik).

Larunbateko jaialdi nagusian, aldiz, txalapartari ugariren emanaldiak izango dira: Zuaznarbartarrak eta Goikoetxeatarrak; Esku-Txa; Malkoak TX; Talka; Kolpez Kolpe eta Ttakun Ttan Ttakun. Emanaldiak 12etan hasiko dira, Iparragirre sagardotegiko ganbaran (sarrera dohainik).

Emanaldiaren ostean bazkaria ere izango da eta horretarako, hilaren 19a baino lehen erreserbatu beharko da tokia aitorbeltran@yahoo.es-era idatzita. Bazkariak 31 €ko prezioa izango du. Hauxe da menua: mokaua, tortilla, txekor saiheskia, Idiazabal gazta, sagar gozokia, intxaurrak eta sagardoa txotxetik.

Ximon Goikoetxeari omen

Aurtengoan, Ximon Goikoetxea omentzeko baliatuko da Txalaparta Eguna. Haren omenezko bideo-proiekzioa emango dute ekitaldi nagusian.

Iazko ekainean hil zen Erbetegi-Etxeberri baserrian jaiotako donostiarra. Aitor Beltran antolatzaileak dionez, “Hernaniko txalaparta festa guztietan izan ditugu partaide Goikoetxeatarrak”.

Txalaparta tradizio handiko familia izan da Goikoetxeatarrena. Ximon Goikoetxeak berak aitarekin eta osabarekin ikasi zuen txalaparta jotzen eta berak ere transmititu zion jakintza Haritz semeari. “Azken urteotan, Haritzek tradizioari heldu eta seme-alabekin ari da jotzen”.

Local

Sefarad plaza (Judimendi)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España