Bilboko Udal Musika Bandak udaberriko denboraldiari hasiera eman zion Areatzako Kioskoan «Garai onak lirikarako” kontzertuarekin eta maiatzaren 23an, ostirala, «Iberoamerikako aireak» emanaldiarekin jarraituko du.
Horrela, 19:00etatik aurrera, uriko gune berezienetako hau aire zabaleko areto erraldoi bat bihurtuko da, eta bertaratzen direnek Iñaki Urkizu zuzendariaren aginduetara arituko den Bandak interpretatzen dituen askotariko kantuez gozatu eta dantzatu ahal izango dute.
Bilboko Udal Musika Banda maiatzaren 30ean, ostirala, 19:00etan itzuliko da publiko bilbotarrak hain gustoko duen agertoki honetara. Okasio horretarako, Bandak erregistroa aldatuko du eta «Arratsalde gasteiztarra» izeneko kontzertua eskainiko du Luis Orduña Ridruejo zuzendari nafarraren zuzendaritzapean, Gasteizko Udal Musika Bandaren egungo zuzendaria.