Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Eukalyptus»

mayo 24

Monolaborantzari buruzko komedia kritikoa

Antzezlan hau lan harreman historiko baten istorioa da. Lurjabea eta langilea. Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Industria eta paisaia. Boterea eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin sortzen dute historia baina elkarri mina ematen diote. Harreman historiko toxiko bat. Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina,…inkonformista da. Besteak, sinpleki, iraun, bizi. 

Fitxa artistikoa:

 

  • Ideia originala: Jon Ander Urresti
  • Testuak: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñat Urrutia
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti
  • Interpreteak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia
  • Musika eta soinuztapena: Asier Renteria

Local

Gaztelu Zahar aretoa
Hendaye, 618 Francia