Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Jon Maia: «Zumaia Harri eta Herri»

mayo 24

Jon Maiak Kantu berri bat gara proiektuari amaiera emango dio maiatzaren 24an, larunbata, Zumaia Harri eta Herri ikuskizun bereziarekin. Zumaiaren identitateari helduko dio Itzurun hondartzan, Geoparkeko flysch-aren marko paregabea antzoki bihurtuta.

Ikuskizun korala izango da, Jon Maia beraren hitzetan ‘bizitzan behin ikusten den horietakoa, errepikaezina’. Bere ohiko kantak eramango ditu estenatoki berezi honetara, eta Kantu berri bat gara proiektuko ohiko musikari-taldeaz gain, Zaria Koru Eskola, Inpernupeko joareak, Eñaut Elorrieta, Kandido Uranga aktorea, Zumaiako Adarjoleak, Ross Dantza Eskola eta Astindu Dantza taldea arituko dira bere ondoan, hondartzako txoko desberdinetan.

Teknikoki ere bereziki landua izango da emanaldia: labarra berariaz sortutako argiztapen- eta proiekzio-joko batek jantziko du. Zumaiarrek zein bisitariek Itzurun inoiz ez bezala ikusteko aukera ere izango dute, beraz.

Maiatzak 24, larunbata
21:00 | Itzurun hondartzan
*Eguraldi txarra egingo balu, 22:00etan Aitzuri frontoian

Zumaiako Udala eta Jon Maia eskuz esku aritu dira ekitaldi berezi hau antolatzeko. Ondobidean, prestatu bezala egingo dute guztia, Itzurun hondartzan. Eguraldi kaskarra egiten badu Aitzuri frontoira eramango dute ekitaldia, eta beharrezkoa izango da aurrez sarrera hartzea; datorren ostegunean emango ditu Udalak ekitaldiaren inguruko xehetasun guztiak.

Egun osoko egitaraua

Maiatzaren 24a festa-egun bihurtuko da Zumaian. Goizetik hasita, kaleak musikaz eta jendez beteko dira, eta egun osoan zehar euskal kantari ezagunak omenduko dituzten Balu kale artistaren horma-irudiak ikusi ahal izango dira herriko hainbat tokitan.

Gainera, Erribera kalean merchandising postua jarriko da, eguneko oroigarriak erosteko aukera eskainiz.

Hona hemen egitaraua:

GOIZEAN:

Goiz osoan Zumaiako Trikitixa eskolako trikitilariak herrian zehar
12:30-14:00 Kofradiako balkoitik kantaldi akustiko jarraitua.

ARRATSALDEAN:

17:00-18:30 Porrotx eta Txapasen etorrera itsasontzian Gernika Parketik eta Adierazpen askatasunaren Txokoan emanaldia Zumaiako haurrentzat.
18:30 Zumaia Kantari jarriko dugu! Herri osoan zehar Zumaiako dultzaineroak, Bilbo kantari eta lagunak taldea eta Azpeitiko Kantu jira kantuzale taldea.
18:30etatik Sardinada Kofradiako plazan

Kontutan hartu beharrekoak:

Eguraldi ona egiten badu Itzurun hondartzan izango da ekitaldia, 21:00etan

  • Muntaketa lanak maiatzaren 23an hasiko dira

  • Oholtza kantinako terrazan jarriko da, eta ikusleak hondarretan eserita egongo dira

  • Aulkiak egokituko dira mugikortasun zailtasunak dituztenentzat.

  • Hondartzarako sarrerak zabalik egongo dira eta seinaleztapena egongo da.

  • Gomendioak:

    • Errespetatu segurtasun seinaleak

    • Ez utzi zaborrik hondartzan (hondakinentzako ontziak egongo dira)

    • Oinez joatea gomendatzen da

    • Ez da sorospen zerbitzurik egongo

    • Kanpotik datozenentzat oharra: TAO arauak indarrean egongo dira (kontuan izan Larretxoko aparkalekuak egoiliarentzat direla)

Eguraldi txarra egiten badu, ekitaldia Aitzuri frontoian izango da, 22:00etan

  • Edukiera mugatua denez, sarrerak erosi beharko dira

  • Ostegun goizean emango da honen inguruko informazio zehatza

  •  

Local

Itzurun hondartza (Eguraldiaren arabera Aitzuri pilotalekuan 22:00etan)
Zumaia, Gipuzkoa 081 España