Nabiga Kolektiboak dantza garaikidea du oinarri. Topaketa honetan, haien lehen piezara, Nondik Abiatu Inora, gerturapen bat proposatuko dute. Piezaren oinarria egungo gizartean nabarmena den konpromiso faltatik harreman konprometitu bat eraikitzeko borondatea islatzea da. Ideia hori Partnering-aren bitartez gorpuzten dute nagusiki, haien arteko kontaktuzko harremanaren bitartez. Azalduko dute nola pasa diren ez-egonkortasunetik egonkortasunara, norbere baitan egotetik inguratzen gaituenera irekita eta adi egotera, eta azalduko digute bestearen laguntzaz sor daitezkeen aukerak nola eraman dituzten dantza sormen lan honetara.