Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Literatur solasaldiak: «Ez naiz ondo akordatzen» (Karlos Linazasoro)

junio 16

Aritz Gorrotxategik gidatutako Astelehen bat, liburu bat literatur solasaldian Karlos Linazasororen Ez naiz ondo akordatzen liburua izango dute hizpide.

Laburpena: 

Santu baten bizitza kontatzen duen idazkiari deitzen zaio hagiografia, eta honako hau duzue, egileak berak kontatuta, bere santu-bizitzaren azalpen xehe eta guztizkoa, menosten hasitako oroimenak uzten dion neurrian betiere. Bertan aurkituko ditu irakurleak mirari harrigarriak, hitzaldi txundigarriak, esku-erakutsi miragarriak, doatsutasunezko ekintzak… Baita adarjotze bikainak, megalomania gaitzak, hipokondria galantak, erudizio alferrikakoa. Ironiaren ukitu etengabea, estilistaren esku-joko orohartzailea, literaturazalearen presentzia nonahi eta noiznahikoa… Horra liburu bakan, bakar eta desberdin honen ezaugarrietako batzuk. On egin!

Local

Lugaritz Kultur Etxea
DK. Heriz Pasealekua, 20
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España