18 URTETIK AURRERAKO IRAKURLE ORORENTZAT
Literaturak badu zaintzarekin zerikusia. Liburuek zaindu egiten baikaituzte. Beldurretatik zaintzen gaituzte, errutinatik, denboraren gurpil zorotik… Badirudi esaten dizutela: zabaldu nazazu, hartu denbora zuretzat, arnastu nirekin batera, bidaiatu orri artetik, jaso hitzen laztanak. Laztan literario bat jaso nahi baduzu, hau da zuretzako leku egokia. Euskaraz sortutako eta euskarara itzulitako literatura aztertzen dugu hemen. Utzi ezazu euskarazko letrek laztan zaitzaten.
Hilean behin (Asteazkena)
Programa:
24-10-09 – Itzalen distira. Arrate Egaña
24-11-20 – Arrain hezur bat eztarrian. Olatz Mitxelena
24-12-11 – Ura Saltoka. Juan Kruz Igerabide
25-01-15 – Persepolis. Marjane Satrapi
25-02-12 – Gerezi denbora. Montserrat Roig
25-03-12 – Sonka. Ignasy Karpowicz
25-04-09 – Etxe bat norberarena. Yolanda Arrieta
25-05-14 – Barkamena existituko balitz. Mariana Travaccio
25-06-18 – Munduko poesia kaierak. Walt Whitman