Frantziskotasunaren barruan, Julen Gorosabelen «Inkognita» film laburraren eta Imanol Uriberen «La muerte de Mikel» luzemetraiaren proiekzioa. Imanol Uribek tabuak hautsi zituen Euskadin Trantsizio betean homosexualitatea lantzean.
La muerte de Mikel:
Mikel herri txiki bateko farmazeutikoa da, ezkon bizitza hondatu zaio tratu txarrak tarteko direla. Festa egun baten, Fama izeneko trabesti ospetsu bat ezagutu eta erlazio sentimental bat hasiko du. Denbora gutxira, Mikel egoera bitxian hilko da eta laguntzat dituen abertzale talde bateko kideak, heriotzari etekin politikoa ateratzen saiatuko dira.