Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«La barraca»

octubre 3 - octubre 5

La barraca gaitzespen baten istorioa da; hain zuzen ere, Batiste Borrullen familiak Valentziako barraka batera eta aurretik Barret izeneko familia batek belaunaldiz belaunaldi landutako lurretara iristen denean jasaten duen gaitzespenarena. Bertako baratzezainek —errentariak denak— hutsik eduki nahi dituzte lur horiek, errentatzaileen aurrean boterea erakusteko. Gatazkak gero eta indar handiagoa hartuko du, tragedia bihurtzeraino.

La barraca betiko istorio bat da, arrazoiaren eta indarkeriaren arteko betiereko borrokaz eta jokabide basatiak dituen komunitate batez hitz egiten diguna. Hain beharrezkoa zaigun eta jaio garen lurrean sustraitzeak ematen digun identitateaz hitz egiten digu. Identitatearen eta autoestimuaren arteko harreman estuarekin lotzen gaitu, baita bizitza errealarekin ere, zentzumenen bidez sumatzen eta ulertzen dugunarekin.

Vicente Blasco Ibáñezen nobela honek hunkitu egiten gaitu, bere pertsonaiek eta gatazkek duten gaurkotasunagatik. Alokairuen igoera bidegabea, utzarazpenak, haur-jazarpena, bertakoen eta etorkinen arteko konfrontazio latza… azaleratzen dira La barracan. 

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Magu?i Mira
  • Moldaketa: Marta Torres
  • Antzezleak: Daniel Albaladejo, Antonio Hortelano, Patricia Ross, Jorge Mayor, Antonio Sansano, Claudia Taboada, Elena Alférez, Jaime Riba
  • Musika-konposizioa: Santi Martínez
  • Eszenografiaren diseinua: Curt Allen, Leticia Gañán
  • Jantzien diseinua: Helena Sanchis
  • Argiztapenaren diseinua: José Manuel Guerra

Detalles

Comienza:
octubre 3
Finaliza:
octubre 5
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/10/03/la-barraca-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España