Marguerite Yourcenarren Memorias de Adriano nobelaren antzerki-egokitzapen berri eta leial bat datorkigu, egun balio politiko eta sozialetan bizi dugun krisialdi larriaren inguruko zenbait zertzelada eman nahi dituen apustu arriskatu batekin.
Espainian 1998an ikusi ahal izan genuen, lehenengoz, eleberriaren egokitzapen eta eszenaratzea. Jean Launay arduratu zen egokitzapenaz, eta Maurizio Scaparro zuzendaritzaz. Orain, 2025ean, hogeita zazpi urte geroago, begirada hori gaurkotzea da helburua, gure orainarekin elkarrizketan aritu eta proposamenaren muinean Adriano enperadorearen pentsamendua ipiniko duen antzerki-proposamena taularatzeko, M. Yourcenarren begirada argi eta ahaltsuaren bidez.
Fitxa artistikoa: