Hasta el último baile zuzeneko musikaz girotutako dantza-ikuskizuna da, denboraren iragaitea, gorputzaren eraldaketa, absentziak eta oroitzapenak dituena hizpide. Fikziozko autobiografia da. Nola gordetzen dira oroitzapenak gorputzean? Zer forma ematen dizkidate dagoeneko hemen ez dauden pertsonek? Zer eraldaketa izaten ditu nire gorputzak denbora igaro ahala? Zure baitako zer dago niregan?
Dantza eta musika protagonista direla, oroitzapenetatik, beste pertsona batzuen ahotsetatik eta iraganeko melodietatik abiatuta, nahaspilatutako istorio bat kontatzen dugu, autobiografia apur batekin eta fikzio apur batekin, eta hor guztia nahasten da, zahartzaroari, gorputzari, gorputzean geratu eta bera eraldatzen duten lorratz guztiei eta dantzak belaunaldi ezberdinak batzeko duen ahalmenari buruz gogoeta egiteko. Hasta el último baile topaketa eta, aldi berean, agurra da, gorputz asko dira gorputz bakarrean, gure oraina eraldatzen duten beste pertsona batzuen ahotsak dira, honaino ekarri gaituztenen memoria da.
Fitxa artistikoa: