Hiru pertsonaia oholtza gainean. Hirurak Shakespearen zale amorratuak. Hiru friki hauek, Rikardo III.ren gaineko aluzinazio eszeniko bat ekarriko dute gure aurrera. Nor da Rikardo III? Ba al du Rikardok moralaren kontzientziarik? Zertan datza politikak? Manipulazio mekanismo berberak erabiltzen ziren lehen zein orain? Noraino eraman gaitzake botere goseak?
Shakespearek idatzitako tragedia historikoa oinarri hartuta, hiru kideak galdera hauek erantzuten saiatuko dira. Horretarako, Shakespearen antzezlaneko ezenak, umorea eta eztabaidak erabiliko dituzte. Fikziotik terapiara eta handik dantzara ibiliko dira saltoka oholtza gainean. Anabasa horretan gaudela apurka apurka, Rikardo III.ren munduak irentsiko gaitu. Fikzio maila guztiak nahastuko zaizkigu eta ikuslegoaren pentsamenduan galdera bat pausatuko da: gutako bakoitza ote da Rikardo III?
Fitxa artistikoa: