Bereterretxeren khantoria gaur egun Euskal Herri osoan gehien ezagutzen den Erdi Aroko kantua izango da ziurrenik. Arrakasta horretan asko lagundu dute kantautoreek eta diskoek, baina baita gaiaren dramatikotasunak eta testuaren kalitateak ere. Ahoz transmititutako konposizio honek klan lehiakideen arteko borroka ugarietako bat kontatzen du. Abestian salatzen den krimena 1434 eta 1449. urteen artean gertatu zen, Leringo kondeak aginduta. Beraz, ikuskizun musikal honek historia tragiko bat jasotzen du, bai, baina baita historia gizatiar eta unibertsal bat ere. Ikusleak gertakizun tragikoetan murgilduko dira pixkanaka, eta poemaren edertasunak liluratuko ditu, kopla eta musika artean.
Fitxa artistikoa: