«Hamaika herrialdetan aurkeztu eta sari ugari jaso ostean, bere estreinaldiaren hamargarren urteurrenean Oskara ikuskizuna Euskal Herrira itzultzen da. Oskara instalazio-lana da, eta euskal kulturaren paisaia batzuk jorratzen ditu, mitoak, sortu zirenetik gaur egunera arte; indar anbiguo eta nahasgarriko sinboloen eta ikonografiaren ibilbide plastiko eta emozional bat marrazten ditu. “Nor naiz ni?” galdetzen digu. Izan garenaren, gaur garenaren eta izango garenaren arteko oreka eta gogoeta proposatzen digu, Marcos Morau sortzaileak eta Kukai Dantzak egindako lankidetza honetan.»
Fitxa artistikoa: