Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Filosofía mundana»

enero 23, 2026 - enero 24, 2026

Mundana filosofia bat da, irakurria izateko liburu batean jasota egon arren ahoz esatean hobetu egiten dena. Mundana filosofiaren arabera, publikoa irakurlearen aurretik dago, maitalea pentsalariaren aurretik dagoenez. Eta soilik zuzeneko publikoak ideiekin jolasten badu, haienganako maitemina sentitzen badu eta aktoreen ahotik esandako pentsamendu sutsu eta biziaren hegaldian galtzen bada, orduantxe soilik beteko du filosofiak bere izateko arrazoia.

Proposamen eszeniko bat egitea, ikus-entzule bakoitzari gonbita luzatuko diona, gauzen gaineko arrazoibide kritikoa zabaltzeko eta, horrela, filosofia bere aurreiritziez gabetuz, urrun uste duguna hurbileko bihurtzeko. Guztiontzako filosofi bat egitea. Proposamen horretan filosofatzeak ereitearen antza du. Ezer eskatu gabe, presarik gabe, itxarotearekin, ikus-entzule bakoitzak, umore eta ironia askorekin, ideien artean berezko bidea aurki dezan, maparik gabe lorategi batean barrena dabilenaren moduan.

Javier Gomáren (eremu hispanoan eraginik handiena duten pentsalari garaikideetako baten) unibertso intelektualean oinarrituta, muntaketa honek esperientzia paregabe bat proposatzen du: Galaxia Gutenberg argitaletxearen Filosofía Mundana liburukian jasotako mikro-saiakera filosofikoen hautaketa bat oholtzara eramatea.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Javier Gomá Lanzón
  • Egokitzapena eta zuzendaritza: Luis Luque
  • Antzezleak: Adriana Ozores, Jorge Calvo, (gainerako aktoreak berresteko)
  • Lankidetza: Covadonga Villamil
  • Argiztapenaren diseinua: Olga Rodríguez
  • Eszenografiaren diseinua: Monica Boromello
  • Jantzien diseinua: Raúl Marina
  • Jatorrizko musikaren egilea: Mariano Marín

Detalles

Comienza:
enero 23, 2026
Finaliza:
enero 24, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/01/23/filosofia-mundana-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España