Cargando Eventos

« Todos los Eventos

FERRÁN ALBRICH Y RUBÉN FDEZ. AGUIRRE: ANTÓN GARCÍA ABRILI OMENALDIA

enero 27, 2026

Anton Garcia Abril hil zenetik bost urte igaro ondoren, sakonki eta edertasunez hitz egiten jarraitzen du haren musikak. Inor gutxik bezala jakin zuen emozioa eta hitza uztartzen, eta adierazpen-aberastasun handiko errepertorio lirikoa utzi digu. Lied Arriagan zikloko kontzertu honek haren ahots-ondarea omendu nahi du, ahots eta pianorako haren abestietan oinarritutako programarekin. Ferrán Albrich baritonoak eta Rubén Fdez. Aguirre piano-jotzaileak interpretatuko dituzte —konpositorearen gertuko kolaboratzailea eta haren musikaren ezinbesteko interpretatzailea izan zen azken hori—.

Gainera, kontzertuaren egunean, urtarrilaren 27an, beste urteurren berezi bat ere bada: Juan Crisóstomo de Arriaga bilbotarra jaio zenekoarena. Haren izena daraman Arriaga Antzokitik omenaldi txiki bat egin nahi diogu egun horretan bertan, sorpresa berezi batekin: inoiz entzun ez den haren obra bat interpretatuko da, baritono baten ahotsean.

Hala, kontzertu honek musika-omenaldi hunkigarria eskaini nahi die bi sortzaileoi, sentsibilitate artistiko eta hunkitzeko gaitasun handia baitute biek ere. Hitzordu paregabea izango da, inondik ere, musikaren ahalmena eta kantuaren emozioa ospatuko dituena, Arriaga Antzokiko Foyer gunea eremu intimoan.

Fitxa artistikoa: 

  • Baritonoa: Ferrán Albrich
  • Piano-jotzailea: Rubén Fdez. Aguirre

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España