
Gure istorioa oraindik iritsi ez den egun batean hasten da. O andereak multinazional batentzat egiten du lan. Etxeak diseinatzen ditu pertsona bakoitzak berea izan dezan. Lantegian geratzen den langile bakarra da. O anderea puntuala da, ordenatua eta garbia, eta pozik bizi da. Eta hala ez bada, pozaren pilula hartzen du. Azken boladan oso kezkatuta dago ideiak agortu egin zaizkiolako. Halako batean baina, gertaera bitxi batek dena aldatuko du erabat eta betirako: euli bat sartzen da bulegoan.
Fitxa artistikoa:
- Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
- Antzezleak: Ana Martínez, Jokin Oregi
- Artista plastikoa: Rosa Solé, Cristina Iglesias
- Maskara: Javier Tirado
- Zuzendari laguntzailea: Ana Meabe
- Soinu espazioa: Adrián García de los Ojos
- Eszenografiaren diseinua: Alejandro Andújar
- Ekoizpen exekutiboa: Pío Ortiz de Pinedo, Marie Teatroa S.L.
- Argiztapenaren diseinua: Eduardo Berja
- Produkzioa: Marie de Jongh
- Kolaborazioa: Teatro Arriaga Antzokia
- Kanpo begirada: El Patio Teatro
- Komunikazioa eta banaketa: Irene Zarrabeitia
Saioak:
- 2026/01/31 19:00 Ikuskizuna euskaraz
- 2026/02/01 19:00 Ikuskizuna gaztelaniaz