«Zer da zahartzaroa? Musika zahartzen da? Zahartzaroak gure gustu musikala aldatzen du? Ba al dago bizitzarako abestirik?… Erantzunak Brain and Music (Garuna eta Musika) ekimenaren III. edizioan izango ditugu, lau zatitan banatutako ekitaldi batean, non, gure bizitzak markatu dituzten abestiak egongo diren:
Horretarako, Jose Felix Marti Masso neurologoa, Juanjo Ocon orkestra zuzendaria, Edurne Ormazabal kazetaria eta Gurutziaga Eskola abesbatza izango ditugu.«